Bertsos - View details   To know more about this section

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-11-19 Amurrio Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Irazusta, Aintzane
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Anaiak zarete. Zuen familiaren baserria erortzear dago. Zuk, Jon, berreraiki egin nahi duzu; Beñatek, ordea, ez.

Description

Melody
Beti penetan beti penetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Martin

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Martin:
Etxea dago erdi ahaztua
orbel jausien antzera
gaur egunean pena dakarkit
joate hutsak etxera!
Oraintxe dugu errautsetatik
guk bizitzeko aukera
iragana ta etorkizuna
konpon ditzagun batera!

B. Gaztelumendi:
Baina izozte edo elurte
ta izurrite abisu
baserria ez da ia edozein
bizitzeko paradisu
iragana ta etorkizuna
elkartu nahian beti zu
zuk baserria nahi dezu baina
atxurrean ba al dakizu?

J. Martin:
Zenbat alditan jardungo nintzen?
Agian bi edo hiru
baina ez nago nere oraingo
gaitasunetan gatibu
arrazoi duzu baserri mundu
hontaz asko ez dakigu
gure burua berreraikitzen
ere lagunduko digu!

B. Gaztelumendi:
Gure burua berreraikitzen
joan nahi dezu urrutira
baserritarren bizitza horren
errexa balitz, sikira!
Diru-laguntzak gutxitu eta
gaur, nork egingo du tira?
Baserri hau ez du inork bota
bera bakarrik jausi da.

J. Martin:
Nekazal etxe bat egin leike
edo milaka istori
uste dut biak bertan moldatu
gaitezkeela oso ongi
baina lurpean balego legez
hitz egitea da hori.
Gure eskutan dauka geroa
ez da oraindik erori.

B. Gaztelumendi:
Baina ni pijo samarra nauzu
eskuak sartzeko lohian
ta asko jota ipiniko det
letxugaren bat balkoian!
Zuk egin zazu baserria ta
segi gogor arrazoian
ta ni bisitan joango natzaizu
uzta biltzeko sasoian!