Bertsos - View details   To know more about this section

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Anaiak zarete. Zuen gurasoak oporretara joan ziren, eta etxean bakarrik geratu zineten. Astebete pasatu da, eta etxea hankaz gora dago. Gaur itzuliko dira zuen gurasoak.

Description

Melody
Ezagutu zuenak
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-11-26 Donibane Lohizune Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Julio Soto

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Elortza Komuna, sukaldea
Julio nondik hasi?
J. Soto Begiratzen dut eta
egiten naiz nahasi
I. Elortza neuk ere ikusita
egin dut garrasi
J. Soto honek zabor toki bat
ematen du kasi.

J. Soto Hemengo muki-zapi
ta hango pan Bimbo
I. Elortza hori noski ez nuen
neronek egingo
J. Soto horko arroltze zuri
ta horko gorringo
I. Elortza erratza garajean da
ta mesedez igo.

I. Elortza Ta aita ta aman ohean
lo egin zenuen
J. Soto bai eta izugarri
ongi pasa nuen
I. Elortza ta begiratu orain
ze itxura duen
J. Soto postura bereziak
egin genituen.

J. Soto Baino sekretua da
eta Igor txiton!
I. Elortza Orduan joan, garbitu
eta lasai egon
J. Soto bi anaia zelebre
gara Pini ta Pon
I. Elortza elkarri ez diogu
antza egiten on.

I. Elortza Hasi beharko dugu
egongelarekin
J. Soto ni ez naiz ongi moldatzen
baina eskobarekin
I. Elortza ni ausartu ez zure
kaltzonzilloekin
J. Soto zu finagoa zara
eta benga ekin.

J. Soto Nik aginduko dizut
nondik eta nola
I. Elortza beti anai nausiak
behar du kontrola
J. Soto nagusiak zergatik
dauka ba eskola?
I. Elortza Uste dut bere aitari
ikusia dagola.

I. Elortza Desinfektatzen ere
badaukagu lana!
J. Soto Mahai gainean nork utzi
zuen patxarana?
I. Elortza Orain ja ahaztua dut
zapatuko plana
J. Soto zapatuan zanpatu
zenuen banana.

J. Soto Ta hemen gabiltza gu
aurrera ta atzera
I. Elortza baina oraindik geldi
lehengo antzera.
J. Soto Benga ixo ta goazen
lanean hastera!
I. Elortza ondo hitz egitea
anaia hoixe da.