Bertsos - View details   To know more about this section

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Performance
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Conductor
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Musikariak zarete. Gaur ere, beste askotan bezala, zuen herrian musu-truk jotzeko eskatu dizuete.

Description

Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Colina:
Bizitza daramagu
abestiak sortzen
alanbrean gainean
zutitu ta erortzen.
Zerbeza jartzen duna
ta ez dena agortzen
baflea jartzen duna
entzun dadin ozen
hoiek ez dira inoiz
debalde etortzen.

A. Arzallus:
Nork deitu zigun ere
naiz ni gogoratzen
euskara elkarteko
huraxe bera zen
funtzionario joan
zena bilakatzen.
Nahiz herri ta musika
zaizkigun gustatzen
gu beti debalde ta
horiek kobratzen.

S. Colina:
Artista ta langile
ez gara bi bando
nahiz ta mugetan izan
aski kontrabando
jo ondoren hamaika
pieza ta fandango
zein etorriko zaigu
esatera “Ondo”
eskerrik asko ere
ez digute esango.

A. Arzallus:
Ez izan hain ezkorra
ai arranopola!
Dena dantzariz bete
baita plaza zola
ta denak irrifartsu
ta gainera nola!
Eskerrak nik pentsatzen
dudala maiz hola
horrelako ordainik
inun ez dagola.

S. Colina:
Bihar iritsiko da
gaur zegona entzuten
plazan topatu baietz
galde-erantzuten!
Joan okindegira
inoizko arrunten
ogia eska zazu
ta ahal bada sin gluten
eta ea debalde
ematen dizuten.

A. Arzallus:
Eta berriz hasiko
balirake teman?
Muxu-truk jo dezagun
plazan nahiz tabernan
nere adostasuna
ohi dute antzeman
baina erantzungo diet
gauza bat eskeman
nik erabakiko det
muxu zeinek eman.