Bertsos - View details   To know more about this section

2017-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-01-06 Amurrio Jaialdia
Conductor
Comas, Ainhoa
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Unai, aita, eta Beñat zortzi urtekoa semea. Telebistan Idomeniko kanpamentua agertu da eta semea galdezka hasi da, kanpamentu horrek ez baitu berak ezagutzen dituenen antzik.

Description

Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-01-06 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 



B. Gaztelumendi
Begitan ikusten det
umeen ikara
begira laguntzaile
haien begitara.
Arropa ajatuez
hor dabiltza hara!
Han gurasorik eta
haurrik ere bada
baina ez dira joan
udalekutara.

U. Iturriaga
A ze gaia egokitu
zaidan parez pare!
Noizbait behar zenuen
seme egin galde.
Kanpamentua ote dan
diozu xuabe
esan beharrean nago
zuri hala ere:
kartzela bat baino ez da
teilaturik gabe.

B. Gaztelumendi
Kartzela teilaturik
ere ez daukana
aurpegiak azaltzen
dira banan-bana
batek galdu du aita
ta besteak ama
besteak azala du
itsasoak jana.
Erregerik joaten
al da haiengana?

U. Iturriaga
Erregerik badoan
Idomenirantza
horra inozoki egin
den galdera latza.
Ezetz esango nuke
nahiz euki esperantza
errege, ez mediku
hor zaurira gatza
gure erregeak behar baitu
beraien ikatza.

B. Gaztelumendi
Erregerik eza da
neretzat notizi
inguruan dauzkate
hamaika polizi.
Ze hitz haundiak diren
Europa ta krisi!
Nahiz pertsona pertsona
omen den lehenbizi
zergatik ezin dira
gu bezela bizi?

U. Iturriaga
Galdera arraroa
baina ez da bitxi
erantzunan aurretik
listua irentsi.
Zergatik gure antzera
ez diren iritsi?
Bada esango dizut
ta zuk berbei eutsi:
guk asko dugulako
dute eurek gutxi.

B. Gaztelumendi
Baina denak bagera
pertsona ondradu
guztia ezin degu
hartu gure kargu
batek sobran duena
besteak falta du
ta sofan eserita
ze ari gera gu?
Nere kuartoan ohe
bat libre daukagu.

U. Iturriaga
Oraintxe geratu naiz
erdi tentel ta zut
galdera proposamen
bihurtu duzu zuk.
Errefuxiatuen gaiak
baditu ertz batzuk
ohe bat baduzula
bizitza baten truk...
Utzidazu pentsatzen
ta erantzungo dizut.