Bertsos - View details   To know more about this section

2017-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-07-08 Iruñea Jaialdia
Conductor
Ansa Zugarramurdi, Maider
Bertsolaris / Authors
Maia, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Datu batzuk emango dizkizut: Madril, poliziari harriak bota eta makilaz jo, hemezortzi hilabeteko kartzela zigorra. Badajoz, polizia bati ukabilkada bat jo eta hemeretzi hilabete. Caceres, polizi bat kristaleko botila batekin jo buruan, bi urteko kartzela zigorra... Altsasu.

Description

Melody
Kantuz sortu naiz eta II
Stanza name
Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-07-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia

Stanza name:  Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia

Eskertzen dizut hemen
jarri dezun gaia
adierazi dezadan
arrisku ezbaia.
Epaiketen aurretik
egin da epaia
nahiz gizarteak esan
jarraitzeko nahia
nahiz eta pakea nahi
ta giro lasaia
batzuk nahiago dute
aurreko garaia.

Denbora aurrerantza
dijoa ordea
nahiz bidean zapaldu
gure ohorea
zauri ta gorrotoa
nun dago gordea?
Honek eskatzen digu
esfortzu doblea
guk soilik esperantza
nahi dugu berdea
baina oraindik berdez
dator terrorea.

Oraindik izango da
majina bat kasu
oraindik nahiko gerra
nahiko ke eta su.
Iparra galde gabe
segi pausuz pausu
zure aurrean erronka
haundi bat daukazu
gure etorkizunaren
atea zara zu
ez erori tranpetan
aurrera Altsasu!