Bertsos - View details   To know more about this section

2017-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2017-09-08 Alkiza Jaialdia
Conductor
Mujika, Haritz
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Igande goiza da eta atzo zure alaba nerabea parrandan atera zen: Gaur bera lo dagoen bitartean zu bere oinetakoak garbitzen ari zara. (Eskuetara oinetako zikin batzuk ematen dizkio)

Description

Melody
Azken arnasa eman nahi nuke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2017-09-08 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Ai zapatilak zein salagarri
zapatilak a ze prenda!
Atzo alaba iluntze aldean
etxetik txintxo irtenda
gaur pentsatu det “Garbitu on bat
eman behar diek benga!”
garbitzen hasi ezkero gero
dena errex egiten da
garai batean gure aita zanak
berdin egiten zuen da.

Zaharra etxean, gaztea porai
bizitzaren espirala
garai batean ta gaur egun`e
ostirala ostirala.
Bi zapatila zikin-zikinak
ez naiz harritu aibala!
Baina kolpetik ez det hartu ba
sorpresa bat mundiala
konturatu naiz galtzerdi hauek
etxekoak ez dirala.

Ez du lortuko bere aitaren
bihotza minberatzea
komeniko da lehenbizi hauek
ur berotan beratzea.
Ze galipota! Ze txikle pila!
A ze nolako trantzea!
Harrigarri da goizez alaba
etxera hurreratzea
normalena zen festagunean
pegatuta geratzea.