Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Conductor
Olabarria, Begoñe
Bertsolaris / Authors
Galletebeitia, Xabat
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Asmo onez egin dozu baina ez dau ondo hartu.

Description

Melody
Norbere mundu intimo
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Behin adinean goraka
eta patua dut patu
gure aita altzaimerrak
nola zuen harrapatu
ni beti aldamenean
eguneroko kontaktu
ustez logikoa zena
bilakatu zait kontratu
bere zaintza eta bere
fereka zein esku-trapu
ni nabari nazan nahi dut
zaindu eta esku-hartu
ez dakit zer gertatzen den
nahiz behin ta berriz saiatu
berak ez du ondo hartzen
edo ezin dut asmatu. (bis)

Behin gaitza harrapatuta
betirako eskuburdin
berdin eguzki zein laino
zeru ilun edo urdin
gaur ere arratsaldean
bera ondo egon zedin
parkerantza atera dut
ea bazuen atsegin
baina marmarka hasi da
disimuluz baina gordin
ze gaizki sentitzen naizen
ze estuasun ta ze min
baina zergatik kezkatu
ta buruari eragin?
Ahaztu egin ote zait
ez duela nahita egin? (bis)

Berez daukan genioa
gaitzaz aurretikoa zen
baina orain errazago
ez ote nau alboratzen?
Etxera itzuli gara
esan diot: "bai, goazen!"
Neure barruko zalantza
ta egonezinen almazen
nire intentzio onak
ez al du ezer kontatzen?
Aurre egin beharko zaio
ahalik eta errazen
zaindu maite duzun hori
ohituta gaude kantatzen
baina askoz zailago da
zaintzen duzuna maitatzen. (bis)