Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendiburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Conductor
Olabarria, Begoñe
Bertsolaris / Authors
Mendiburu, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Asmo onez egin dozu baina ez dau ondo hartu.

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendiburu

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aste osoa pasa dut
burua hodeiren baten
tripako min nabaria
eta atzazkalak jaten
nahi dugun gauzak eginik
nahiz presioa dakarten
ta askotan pentsatuz ea
atzera egin nezakeen
nahi dut ederto ibili
ta presioak jasaten
sarri helduei entzuna
izan baitiet esaten
lehen aldiak ez direla
inoiz errazak izaten. (bis)

Berak hemeretzi urte
nik hamazazpien duda
kotxean datorkit bila
hor hasteko abentura
nire parean jarri den
Opel Corsa txiki hura
ikusi dut bai, Leire da
beraz banoa barrura
gero arropak kendu ta
bizkortzean kalentura
azkenik begiratu nau
mozolo baten modura
ze tamalez bukatu dut
hasi ta hogei segundura. (bis)

Orain elkarren aurrean
zu eta ni, ni eta zu
itzela izango zela
pentsatu izan dut usu
ahalik eta ondoen
egongo ginan jo ta su
kerik ere ez dut lortu
eta lotsatu naiz, aizu!
Niri begira jarri zait
"Unai zer gertatzen zaizu?"
Irribarrik politena
eta bekokian musu
"lasaitu zaitez txikito
ikasteko asko duzu!" (bis)