Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Uria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-18 Berriz Txapelketa
Conductor
Olabarria, Begoñe
Bertsolaris / Authors
Uria, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Asmo onez egin dozu baina ez dau ondo hartu.

Description

Melody
Norbere mundu intimo
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-18 Berriz Txapelketa [Bertsoa] / Imanol Uria

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure kuadrilan euskerak
du egoera krudela
askok uste du Algortan
guztia horrela dela
baina gaur kuadrilako bat
hurreratu zait horrela:
Euskaltegian egin du
antza ahalegin itzela
ta aurpegira esan dit
"zuk nahi zenukeen bezela"
Euskaraldian euskaraz
hitz egin behar duela. (bis)

Eguna heldu artean
nabaritu dut lanean
eta hor hurreratu zait
euskarako planean
nahiz eta ibili garen
beti gure harremanean
erderaz ni hurbildu naiz
asmoetan onenean
baina haserre aurpegia
ipini dit zuzenean
hirugarren esaldia
zuzendu diodanean. (bis)

Esan dit: "Aizu horrela
ez dut hobeto egingo
akatsen bat aterako
badidazu esaldiro!"
Nahiz ta nik egiten nuen
asmo onez, maitekiro
nire buruan ideia
aldatzen joan da astiro
"bai, bale haserretzeko
duzu nahikoa motibo
segi euskeraz ez dizut
zuzenduko ta berriro!" (bis)