Bertsos - View details   To know more about this section

Nere Agurra! [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Eizmendi, Iñaki "Basarri"

Description

Title
Nere Agurra!
Dokumentuan jasotako izenburua
¡Nere Aguŕa!
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Agur Jaun andre leialak
Signature
Eizmendi'tar Iñaki "Basarri"
Date
1940-00-00
Bertso kopurua
15
Bertso dokumentu mota
Eskuizkribua

Edukiari buruz

People
Fagoaga, Isidoro

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Copy

Nere Agurra! [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Agur Jaun andre leialak
Agur, eta.... ¡ongi etoŕi!
Euskeraren iŕi goxo bat
eskeintzen dizutet danori.

2
Zer pozkida eztu sentiko
izkuntz amak bere barnean,
Bera goraldu ta aupatzeko
ola biltzen geranean?

3
Guri dagokigu, amatxo
benaz, gogoz, aupatzea
Bere semeak maite ezean,
nork nai dezute maitatzea?

4
Bera da guretzat liteken
armarik sendoen, onena,
Gure eŕia besteengandik
era bat berezten duena!

5
Bera da ta bera izango da
eusko garaipenaren giltza
Bera il̄obiratu ezkeroz
guziok alpeŕik gabiltza!

6
Aŕos usaintsuz orniturik
eman zigun Jaunak baratza,
Ta aŕosak ondotik moztuaz
geuk indartu degu arantza.

7
Ama Doloretako gisan
euskera ezpatez josia
Sendatu bear gendukenok
geitzen diogu min bizia.

8
Bera zokopeturik, beti,
or darabilkigu erdera,
Lots aŕasto gabe diogu:
Gu? gu euskotar utsak gera!

9
Euskera goraldu eziñik
Bonaparte bat.... Humboldt, Vinson,....
Ta gogora eziñ litezken
ainbeste atzeŕitar gizon...!

10
Ta guk, bere bulaŕetatik
mutikotu giñan semeak,
Eriotzera damakigu;
¡¡Ooo... Jauna!! Zer biotz gabeak!!

11
Ez dakiñak ikasi nai ez,
dakiñak bazteŕera utzi,
Bide ortatik elburura
Noizko ta nolatan iritxi?

12
Etxekoak aŕika jasa!
ate danak itxi auzoak!
Lurperatu beste biderik
Bai ote dauka ba gaxoak?

13
Auŕeko aldean zeraten
entzule leial, on, zintzoak,
Entzun beingoz txoko batean
Abestu nituen bertsoak:

14
Zugaitzik edeŕenari ere
sustraia mozten ba'zaio
Aguro asko eroriko da
ia zer eŕemerio
Euskotar batek bere izkuntzari
bazteŕera uzten ba'dio,
Ta gau ta egun baldin badabil
erdaldun itza jario,
"No soy español" esate oriek
ez dio deusik balio!

15
Iñoiz ez degu ontzat artuko
zimendu gabe etxerik
Euzkadi ere gauza bera da
ezpaldin badu euskerik.
Izkuntzan alde egiñ ezean
alegiñ edo indaŕik
Ama gaxoa uztera ezkero
negaŕez urtzen bakaŕik
Etzegon gure menditan ainbat
odol ixuri beaŕik!!

Gaizki esanak barkatu
Ondo esanak oroitu!

Nere Agurra! [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"

Dokumentu-mota:  Eskuizkribua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ikusi dokumentuak:

xdz5_btx_001118.tif
xdz5_btx_001119.tif

xdz5_btx_001118.tif

Document