Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-25 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Ugartetxea, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Nerea soinu teknikaria zara eta Beñat musika talde bateko abeslaria. Gaurko kontzertuan, Beñatek ez dau nota bat bera be asmatu. Amaieran, entzuleak txistuka hasi dira. Nerea, Beñat hurbildu jatzu hasarre, txistuen errua zure lanari leporatzen.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Beñat Ugartetxea

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Bolumena altuan
ia ezin laga
oin Xalbadorren eran
edo heldu zara
zeozer falta duzu
musiko lez hara
eta jendeak badu:
kriterioa da. (bis)

B. Ugartetxea
Ehun kontzertu ematen
ditut nik urtero
nahiz gaur kamerinoan
jarri bero-bero
play-backa jartzeko esan
dizut egunero
ez al duzu ezagutzen
Amaia Montero? (bis)

N. Ibarzabal
Amaia Montero da
neska dotorea
bere mailara ez zara
zu heltzen ordea
desafino bat duzu
ta ezin gordea
Van Goghek be bazuen
belarri hobea! (bis)

B. Ugartetxea
Hara, gainera ez zatoz
nigana suabe
zuregatik nago ni
txarto eta grabe
hark bat falta zuela
ez da nobedade
bukatu behar duzu
zuk beraren pare. (bis)

N. Ibarzabal
Ez dituzu bereizten
behea eta goia
ta teknikariontzat
nolako marroia
gainera euki behar
beti arrazoia
non gorde ote duzu
muteko botoia? (bis)

B. Ugartetxea
Gainera ari zara
zu niri barreka
zure erruz izan da
gaur noten erreka
desafinatua ta
nik falta oreka
gaurtik aurrera zu zeu
geratu gordeta. (bis)