Bertsos - View details   To know more about this section

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-11-25 Igorre Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gaur arte gogor defendatu izan dozu. Orain, zalantza sortu jatzu.

Description

Melody
Haizea dator ifarraldetik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Justiziaren bidea beti
izaten denez ospela
salatu ditut injustiziak
eta kondena ustela
ta letra larriz marraztu izan dut
pankarta edo kartela
pentsatzen nuen izan behar zela
zigorrarena horrela
nahiz eta orain zalantza dudan
eta pentsatu bestela
ahots altuan eskatu izan dut
bortxatzaileentzat kartzela.

Ederki dakit bere horretan
kontraesan bat dagoena
herri bat gara kartzelarako
bideetan dabilena
nola pentsatu hori izan dela
justiziarik onena
baina barrura heldu zitzaidan
orduan Manadarena
baina ez dut nahi justizia bat
bakarrik zigorrarena
ez dut egin nahi jendearte bat
hortan oinarritzen dena.

Baina bestela dena zalantza
eta dena da zingira
eta zer egin bortxatzaileak
gugana etortzen badira
diskurtsotatik sarri egin dut
hari luzeetan tira
eta oraindik ez dut aurkitzen
soluzioan segida
momentuz soilik kartzela dugu
eta egia hori da
denon artean egin behar dugu
horrentzat alternatiba.