Bertsos - View details   To know more about this section

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ander Elortegi, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-12-01 Lekeitio Txapelketa
Gai-emailea
Ugalde, Amaia
Bertsolaris / Authors
Elortegi, Ander
Uria Albizuri, Jone
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Berbalagun talde baten zagoze. Zuk Jone, euskara praktiketako emon zendun izena eta Anderrek zuei laguntzeko. Jone, Ander isildu barik ibilten da beti, zuei berbetan itzi barik.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-12-01 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Ander Elortegi, Jone Uria Albizuri

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Zure txiste, istorio
aditu beharko
ez dituzu ta uzten
beste baterako
asko hitz egiten duzu
Ander aukerako
belarriprest naiz baina
ez hainbesterako. (bis)

A. Elortegi
Antza ematen nabil
kristoren matraka
ta behingoz isiltzeko
egin dit zarata
euskara ikasteko
aukera aparta
zu belarriprest eta
ni berriz naiz txapa. (bis)

J. Uria
Bai, txaparekin zaude
nahikoa gustura
berez ba omen duzu
nahiko abentura
ta dena kontatzeko
duzunez ohitura
kontau mutu geratu
zineneko hura. (bis)

A. Elortegi
Oraintxe zetorren ba
horretxen zatia
Lekitxora etortzea
zure erabakia
isilik egotea
ez da aitzakia
ez baituzu ulertzen
gure euskalkia. (bis)

J. Uria
Zuen euskalki honek
ni jartzen nau traban
ta zuk ere apur bat
nire azken boladan
kantuz ikasi baietz
zuk arrapaladan:
isilik egotea
zeinen ederra dan. (bis)

A. Elortegi
Umore onez hona
ni etorri nintzen
eta gela honetan
ja ez naiz kabitzen
orain hor zaude Jone
zu indarrak biltzen
ta goizeko lauretan
ez zara isiltzen. (bis)