Bertsos - View details To know more about this section
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue
Bertsoa entzun |
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Ibarzabal
Beti gu gabe jolas-ordutan
konba zein futbol-partida.
Gero estutxea lapurtu edo
bakeroak erretira.
Nik joateko asmoa daukat
hango ikasgela erdira
guk eskertuko genuke orduan
etorri izan balira.
E. Lekue
Neuri be kolpe eta irainak
jausi jatazan iledan.
Gaurko umeeri hau kontatzea
etorri leike primeran.
Andereño Anek deitu deust baina
zeuri deitu dotsun eran
ta ume nintzela beste aldera
harek begiratzen eban.
N. Ibarzabal
Ondo dakizu aldatzea ere
denontzat zilegi dala.
Bera ere gora doa adinean
beste guztiak bezala
eta parean baldin badugu
agian klaseko bala
umeek askotan ez dakite ondo
min ematen dabiltzala.
E. Lekue
Klaseko lider ustez direnak
besteren batzuk txikitu.
Hori pasa zan ta joan dira
hogei urte eta piku
baina oindino nik ezin neike
honetaz berbaz aritu.
Zuk akaso bai baina nik ez dot
orduko hura gainditu.
N. Ibarzabal
Orain artean isilik geunden
ba egin dezagun berba.
Bizi osoan ezin dugu izan
eta koittadu tankera.
Nik behin bakarrik esango dizut
joan gaitezen batera
agian hau da gure zauri hau
saniatzeko aukera.
E. Lekue
Nire zauria saneatzeko
ez dait ordua heldu dan
alferrik zabiz aldamenetik
Etxahun konbentzidu guran.
Hara joan eta dana esatea
ona danik ez dot dudan
beraz zoaz zeu eta kontatu
badot konfidantza zugan.