Bertsos - View details   To know more about this section

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Ibarzabal, Nerea
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lanekoen bazkaria euki dozue. Parranda luzatu eta karaokean amaitu dozue. Onintza bertan sartu zarienetik, Nerea enpresako zuzendari nagusiak ez dau mikrofonoa soltau. Onintza zeu be kantetako desietan zagoz.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Enbeita
Gogotsu ikusten zara
zuzendari maite
baina zure euforia
besteontzat kalte.
Hau igual danontzako
gaba izan leike
agintea ez baina
hori soltau zeinke. (bis)

N. Ibarzabal
Agintezalea naiz
hori badirudi
ta zu ondoan zaude
tentso ta urduri.
Plaza ugaritatik
deitu askok zuri
oin protagonismoa
utzidazu neuri! (bis)

O. Enbeita
Gin Tonicez beteta
daukagu odola
ta ez dozu soltau nahi
mikroa inola.
Dinoe datorrela
Como una ola
ta uste dot niretzako
jarrita dagola. (bis)

N. Ibarzabal
Etsaiak bihurtuta
gaude zu eta ni
kanturako baduzu
ta hainbeste premi.
Como una ola dator
badu nahiko mami
baina orain eskatu dut
Como un tsunami. (bis)

O. Enbeita
Zuri begira nago
inbidiz erreta
agertokira egin
nahi dot lasterketa.
Itxidazu mikroa
zuk pozez beteta
paga doblea baino
gurago dot eta. (bis)

N. Ibarzabal
Ba emaizkidazu orain
hementxe bi mosu
mikroa oin kentzea
kosta behar zaizu
ta itxaron hiru kantu
albo baten, aizu
paga erdia euki
gura ez badozu. (bis)