Bertsos - View details   To know more about this section

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Lekue, Etxahun
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Emakumea zara. Orain arte lana izan da zure bizitzaren erdigunea, eta gura zendun ardura postua lortu zendun. Azkenaldian haurdun geratzea darabilzu buruan.

Description

Melody
Kas pote batzuk, txarroko ura
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Etxahun Lekue

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Enpresan sartu nintzen apropos
apurka-apurka bertan goia joz.
Inguratua naz gizonezkoz
nire albora keinuka datoz.
Ama izatea erabagi bat
hain da gogorra gaur-gaurkoz
izan be horri bere ganera
beste hainbat behar jatorkoz.
Pausua emon beharrean nau
aurre egingo dotset, ados!
Izan be erditu gurako neuken
haurrak guraso bi dekoz. (bis)

Neupe badekot nahiko memori
goi-karguetan zenbat istori
dana gorbata ta tripa-lodi
mitoak behar dira erori!
Arratsaldean esango deutset
beste kargudun askori
euki behar dodaz beratzi hilean
ume txiki bat edo bi
akaso eurak lotuko dira
erdi zurtuta ta "groggy"
ta nik serio esango deutset
"arazoa al da hori?" (bis)

Sasoi gogorrak dodaz aurretik
pañal kontuak ekarri etxetik
eta egongo direla dakit
zurrumurruak gero atzetik.
Zurrumurru horrek hautsiko dodaz
neure ahaleginez kolpetik
kristalezkoa dan sabai hori
puska eiteko ertzetik
ni goi-kargu bat izango naz bai
apustu eginda horregaitik
hemen pausuak eman behar dira
bai behetik eta bai goitik. (bis)