Bertsos - View details   To know more about this section

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Performance
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Bizkarra, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Urteak dira betiko lagun kuadrillatik urrundu zinela. Gaur, aspaldiko partez, kuadrillako bazkarirako gonbidapena jaso dozu. Oraindik ez dozu erantzunik emon.

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maiz goitik behera nirekin egin
izan zuten umorea
eta isilik gelditzen nintzen
ni emanaz amorea.
Gero ikasketak kanpoan egin
joateko adorea
lagun berriak egin nituen
motiboa da doblea
ta orain deia jaso berri dut
zuritu zait kolorea
ring-ringka dabil eta dardarka
patrikan daukat gordea
akaso hartu beharko nuke
ez dut hartuko ordea. (bis)

Kolpeek utzi ninduten hutsik
ta irainez zaku bete
pentsatzen nuen "Aitor, ai eutsi
bihurtu behar duzu fuerte!"
Berlinerako hartu ninduten
ikasteko, ze suerte!
Egia esan orain hobea
naizela esan liteke
mariskada bat egin nahi dute
ta joateak ze neke
eta gainera egin kontuak
ez da aterako merke!
Haiek lanpernei eta nik berriz
haiei kenduko nieke. (bis)

Kenduko nieken hori zer ote?
Bai, burua, ez da pena
haiek sarritan hil gabe ere
sartu didate eztena
erlea behintzat hil egiten da
hor izaten du azkena
ta nik azkena gaur izango dut
ez bainaiz salbuespena.
Haien begitan egon dadila
malkoaren aztarrena
lagun berriak egin ditut nik
Alemanian barrena
lagun taldea familia bat da
aukeratu litekeena. (bis)