Bertsos - View details To know more about this section
Aita Olaizola'ren oroiz (G.B.) [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"
Aita Olaizola'ren oroiz (G.B.) [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"
Dokumentu-mota:
Eskuizkribua
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Biotza lertu zorian daukat;
eskuak berriz izoztu.
Lagun onena galdu ezkero,
au zenek izaten eztu?
Gizona ziñañ gu bezalaxe;
lurrean eziñ berpiztu,
Ikusi bear etzaitudanik
orixe ezin det sinistu.
Zure urrean izan geranok
ainbat oroipen daukagu
Zuk egiudako lan aundiari
gaur neurri artzen diogu.
Gure artean ziñan bitarten
lasai ibiltzen giñan gu,
Betiko galdu zaitugunean
¡zer ziñan ikusten degu!
¡O! adiskide aztu-eziña!
¡biotz aundiko semea!
Jaungoikoaren serbitzurako
ain bizkor eta ernea.
Argi gabeko lañope beltza
iges joan ziñan unea,
Betetzen ain da neketsu, gaitza,
utzi dezun utsunea.
Bein da betiko utzia dezu
agur egiñaz, lur gaña
Euskaldun denak tristetu dira
itzez eziñ esan aña.
Sasoirik onenean joan zera
gure artzai on, bikaña.
Estali dira zure begiak;
ixildu zaizu mingaña.
Zure mingañak, ez leike neurtu,
zenbat on egiña duan
Zeruko Jaunak alaxe nai-ta
¡aiñ egokia zenduan!
Biotz gogorrak xamurtzen ziran
pentsatzen zendun orduan,
Pekatu griñak galtzen gaitunok
bearrezkoa genduan.
Arantzazu'ko Amarengana
beti maitasun egarriz
Bera aupatuz eta goralduz
zenbiltzan erririk erriz.
Millaka kristau biltzen ziñun an,
fede bizi tapozgarriz
Artalde aiek lengo artzairik
ez dute ikusiko berriz.
Ondo genkigun, emengo nekez,
atseden gogoz zeundela,
Nik pentsatzen det Goitarrak ere
zure zai estu zeudela.
Gure azkena ere ba-dator
egunean gaba bezela,
Lurrean lagun izan geranok
¡Goian ala gaitezela!
Aita Olaizola'ren oroiz (G.B.) [Bertsoa] / Iñaki Eizmendi "Basarri"
Dokumentu-mota:
Eskuizkribua
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ikusi dokumentuak:
xdz5_btx_001120.tif |
xdz5_btx_001121.tif |