Bertsos - View details   To know more about this section

Bertso berriak [Nere andre honekin txit haserre nabil] [Bertsoa] / Jazinta Arruti, Joxe Inazio Etxaburua "Asteasuko Itsua"

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Arruti, Jazinta
Etxaburua, Joxe Inazio "Asteasuko Itsua"

Description

Title
Bertso berriak [Nere andre honekin txit haserre nabil]
Dokumentuan jasotako izenburua
Bertso berriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Nere andre onekin txit asarre nabill
Date
1800-00-00
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
24
Bertso dokumentu mota
Liburua

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Originala / Kopia
Copy

Bertso berriak [Nere andre honekin txit haserre nabil] [Bertsoa] / Jazinta Arruti, Joxe Inazio Etxaburua "Asteasuko Itsua"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Liburua 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Nere andre onekin
txit asarre nabill,
izan ere alako
Maritxoa dabill;
gizonagana ezta
errenditzen umill,
obeditzea baño
naiago luke ill.

2/
[Jazinta Arruti:]

Obedituko nuke
merezi bazendu,
errespetoa iñoiz
norberak galtzen du;
oker zabiltza eta
nik ezin zuzendu,
gure okasioa
orrek ekartzen du.

3/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Nere andre Jazintak
artu didan gala,
bertso berriak
para bear dizkidala;
kulpa bage asitzen
bazerade ala,
gauza jakiña dago
gaiztoa zerala.

4/
[Jazinta Arruti:]

Publikoan diozu
gaiztoa naizela,
nik esango dizut
zuk merezi bezela;
ia dauak aditzen
jarri ditezela,
igarriko dizue
gaizki zabiltzela.

5/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Sekulan egin izan
eztizut gaitzikan,
al dezakedanian
mesede baizikan;
aditzen badizut
nik alako itzikan,
bizkarrean eztezu
izango otzikan.

6/
[Jazinta Arruti:]

Beti-beti bildurrez
emen nadukazu,
erandakoan beintzat
zitala zera zu;
orditu bage berriz
onik ez daukazu,
nerekin bizitzekoz
mudatu beazu.

7/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Itxuari pegatzen
diozu poliki,
zuk ondo jan eta ni
goseak eduki;
senar-emazteentzat
au ezta egoki,
makilla dantzatutzen
asiko naiz aurki.

8/
[Jazinta Arruti:]

Makillarekin baldin
ni joitzen banazu,
egun asko baño len
damutuko zazu;
itxu-aurreko beti
erabiltzen nazu,
zuloren batean or
gelditu beazu.

9/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Ni zuloan sartzeko
zaude pregonatzen,
ta len berriz goseak
naukazu penatzen,
zedorri dakizu zuk
ondo gobernatzen,
miserian beti ni
nabill akabatzen.

10/
[Jazinta Arruti:]

Jan-edanak balio
eztu zuretzako,
aien faltan etzaude
zimur eta flako,
bai enbidioso ta
txarra zeralako ...
ezin supritua zuk
andrearentzako.

11/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Zeñek suprituko du
gauza ori ala?
narabill arto utsa
jango nukeala,
anka ankari ezin
eman diodala,
zu herriz gobernatzen
beti egiñala.

12/
[Jazinta Arruti:]

Goseak etzaude zu,
gezurra da ori,
ez egonagatikan
eder eta lori,
sugandillak jandako
talua diruri,
beretzako au eziñ
gustatu iñori.

13/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Lotsa-bageagorik,
andrea, zu baño
iñun ere ikusi
ez det egundaño;
ezta desonratutzen
iñor ortaraño,
enpadatutzen nazu
atzeko alderaño.

14/
[Jazinta Arruti:]

Gauetan ordituta
arro ibillitu,
goizetan gauza ez ta
jan bage gelditu;
ez-izanak ez, baño
orrek galtzen zaitu,
ta zuk kontu ori nai
ez dezu aditu.

15/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Oriek esatea
ez dira komeni,
zedorrek ez dezu ta
lotsak eman neri;
jendeak badaduka
or zenbait armoni,
txit bajeza aundian
nazu ni ipiñi.

16/
[Jazinta Arruti:]

Gizon ondradua
albait artu beza,
ez zu bezin zitala
eta prestu-eza;
ezertako etzeran
geldo ezereza,
eta eman naia
daukazu bajeza.

17/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Itz txar asko esaten
dituzu nigati,
iya atera nazu
pazientziati;
jendea parrez dago
aldamenetati,
ezin ariko zera
orrelaxe beti.

18/
[Jazinta Arruti:]

Andiagoak ere
oraindik baditu
nere gizon txar onek,
esango banitu;
zelebreagorik ez
dezute aditu,
esaten daukat lotsa,
eziñ atrebitu.

19/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Gezurrak asmatutzen
dadukazu neke,
lotsagati bestela
esango zenduke;
isildu bage ere
ariko ziñake
nere tatxak esaten
baldin baneduke.

20/
[Jazinta Arruti:]

Etzaude bizikari
guziz gustosoa,
ordiya eta eskasa,
pantasiosoa,
deskonpiatua ta
errezelosoa ...
beti beldurrez dago
zure andre gaixoa.

21/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Nik ikusten ez ta zuk
nai dezuna egin,
beti neri pegatu
ta gaizki itzegin;
nik asmatzen dizkitzut
txit gutxi utsegin,
zurekin bizitutzen
eztago atsegin.

22/
[Jazinta Arruti:]

Ai, Jose Inazio,
etzabiltza justu,
itz geiegi dituzu
nere kontra nastu;
andreak orrelako
tatxarikan eztu,
gezurrak esan ditu,
ez oni sinistu.

23/
[Joxe Inazio Etxaburua:]

Gezurtia naizela
orra neri esan,
aundienetakoa
zu zedorri izan;
aurrea artzen dezu
faItsoaren gisan,
nik ezagutzen zaitut
zergatik zabiltzan.

24/
[Jazinta Arruti:]

Asiera bezela
guk errematea,
alperrikan da zuri
ondo esatea;
orren huru gogorra
gizona izatea,
eztezu balio ta
isildu zaitea.

Iturria: Zavala, Antonio. "Alzo'ko Imaz bertsolaria". Donostia: Sendoa, 1967. Auspoa liburutegia; 68-69-70. 375-383 or. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10634.pdf