Bertsos - View details   To know more about this section

2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia
Conductor
Alberdi, Uxue
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Geografia da Ametsen zaletasunetako bat, Euskal Herrikoa eta mundukoa. Gaur Euskal Herrian zentratuko gara: hemen gutxi dira Euskal Herrian barna zu adina ibilitakoak, eta, muga zahar hori zuk adina zapaldu eta zabaldutakoak. Emaguzu klase magistral bat, egin iezaguzu gure geografiaren alarde bat. Euskal Herriko ahalik eta herri edo txoko gehien zerrendatzeko eskatuko dizut 9ko txikian (esateko toki gutxi, errima asko, abiada bizian). Geografia-jakintza eta bizkortasun mentala. Ametsen bertuteen artean bi. Animo!

Description

Melody
Gaztalondo handian
Stanza name
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Lehenik hiriburuak
bai baitute sona
Maule eta Garazi
da gure zona
Gasteiz aldean berriz
hotza ez da broma
Donosti eta Bilbo
horra hor dagona
baina handik hona
erreten sakona
Iruña-Pamplona
edota Baiona
bi hoiek elkartzea
zein gauza ona! (bis)

Urola bailara hau
ez zait hain arraro
Orion nahiz Zarautzen
erdi naufrago
ta Zumaiara salto
luzatuz bi zango
gehien zein maite dudan
dizuet esango:
iparralderago
joanez harago
mingain eta ago
Getari da klaro!
Baina Miarritzeren
ondoan dago. (bis)

Getaria bat han ta
beste bat primeran
gaudeneko hauxe da
ta ez da soberan.
Horra mugak bi alde
besteren joeran
elkartu beharreko
gure pasaeran
luze-zabaleran
herri hau zer ote dan
sartu-irteeran
eduki aukeran
ea geure etxetik
irteten geran. (bis)