Bertsos - View details   To know more about this section

2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-02-23 Alegia Jaialdia
Conductor
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
EGUNKARIAren lehen alea eta BERRIAren lehen alea ematen dizkie gai-jartzaileak.

Description

Melody
Hamalau heriotzena I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Edukiari buruz

Entities
Berria (Egunkaria)
Euskaldunon Egunkaria

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia
Lehenengo alea da
neska zein mutila
mundu hontara sortua
txiki ta umila
atzean aita-amak
euskaldunak mila
baina etorri zitzaion
Guardia Zibila
ta erahil egin zuten
ez da berez hila.

B. Gaztelumendi
Bi mila ta hiruan
zenbat guardia zibil!
Nunbait ezin zitezkeen
ta ibili umil.
Baina Berria dago
egon zaitez trankil
ekainean irten zen
ta oraindik hor dabil.
Majo saiatu ziren
baina ez zuten hil.

J. Maia
Larogeita hamarra zen
urtea ta zera
urte pilo bat egin
behar da atzera
gogoratzeko nola
heldu zen etxera
txuri-beltza izan arren
mundura sortzera
etorri zen herri hau
koloreztatzera.

B. Gaztelumendi
Beraz kolorerikan
ez da erretira
arren Jon ez zaite joan
horren urrutira.
Epaitegiak doaz
neurritik neurrira
eta elebakarrak
ere asko dira
txuri-beltzean jende
gehiegi bizi da.

J. Maia
Gogoratuko degu
Bernat Etxepare
euskera aipatzean
izkribatu gabe
Egunkaria sortu
genuen hala`re
gero berriz Berria
berri, nobedade
eta mende askotan
bizirikan gaude.

B. Gaztelumendi
Bizi gera berrituz
makina bat kasko
baina bereiz ditzagun
gari eta lasto
konplejuek badute
nahikoa arrasto
euskaltzale baitira
asko eta asko
irakurtzen dutenak
Diario Vasco.

J. Maia
Kontraesan hoietan
bada hainbat kasu
baina aurrera goaz
pausurikan pausu.
Ikergai hontan ondo
ibili zera zu
lehenbiziko ale hau
altxor bat daukazu
ez dakit nola baina
ondo zaindu zazu.

B. Gaztelumendi
Madrilek itxi eta
Madrilek epaitu
baina absoluzioak
hau ez du amaitu
ateratzen da baina
ez zaite lasaitu
honek bere atzean
sare bat behar baitu
guk idazten degunak
gu idazten gaitu.