Bertsos - View details   To know more about this section

2018-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-05-25 Anoeta Jaialdia
Conductor
Sarasola, Maddi
Bertsolaris / Authors
Mendiluze, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ataria astekarian Harituz Bertsozale Taldekoek bertso bat jartzen dute. Aitorrek hau jarri zuen San Isidro buelta horretan:
Doinua: Ai hori begi ederra
San Isidro nekazari / lotua lan nekezari / ez bizibide ez sari / baserritarren egun handian / denak argazkiei adi / pentsa lagun mandatari / norantza begira ari / lurrera edo lurrari.
Aitor, nola bizi gara, lurrera begira edo lurrari begira?

Description

Melody
Baneza eta banitu
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-05-25 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze

Nekazariei ohore
ze izerdi, ze adore
mendi berdeak dotore
baina hitzak zuri kolore.
San Isidroren ospakizuna
urteko lanaren orde
egun batean eskua eman
ta urte osoan gorde.
Benetan gure baserritarrei
galde ez eginda hobe
ta ironiaz deitzen diogu
lehendabiziko sektore. (bis)

Zerekin bete platera
da norberaren aukera
nora beidatzen ote da?
Sabel edo sakelera?
Baserritarrak maite ditugu
geure hitzen arabera
baina azokan larunbatetan
ez dirudi gauza bera
esan bat eta bestea egin
eta paparra atera
ta asteburuan Mercadonara
erosketak egitera. (bis)

Politikarien bueltan
kejaka eta penetan
baina errudun horretan
asko gaude hemen bertan.
Ez dago zertan haundira joan
baina goaz eta zertan?
Lau xoxengatik geratzen gera
azkenean edozertan
geure barruei galde egiegun
aukera degu horretan
ia ze mundu eredurekin
sinisten degun benetan? (bis)