Bertsos - View details   To know more about this section

2018-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-07-07 Lesaka Jaialdia
Conductor
Fernandez, Eneko
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zortzi urteko haur bat zara. Urtea daramazu itsulapikoan edo eltzeitsuan dirua sartzen. Iritsi da txerritxoa apurtzeko garaia. Zertan erabiliko duzu dirua?

Description

Melody
Sentimentu asko dauzkat nerekin
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi

Txerritxoari puskatu diot
gerria eta muturra
eskutan hartu, patrikan gorde
aurreztutako apurra
barraketara saltoka doa
zortzi urte dauzkan haurra
hiru lau buelta ta amaitu da
hau izango da gezurra!
Zein luzea den itxarotea
disfrutea zein laburra!

Iji ta aja dabiltza denak
barraketan ze nahastea!
Eta nik berriz mutur iluna
naiz festaren kontrastea
begitxoekin konbentzitu nahi
barraketako gaztea
baina esan dit “Alde hemendik
neska bihurri trastea
zuri adina kostatzen baitzait
dirua irabaztea”.

Ezpainak itxi, begiak jetxi
ta bertatikan aparte
gaurkoan behintzat ez naiz izango
haur zoriontsuen parte.
Kalean noa bakar-bakarrik
ez gogo ez borondate
aiba la letxe osaba-izebak
festa edarra dakarte!
Txispatu xamar ikusten ditut
paga emango didate.