Bertsos - View details   To know more about this section

2018-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2018-10-06 Iurreta Jaialdia
Conductor
Iturriaga, Unai
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Irailean bi zita, bata Hondarribian eta bestea Iurretan.

Description

Melody
Sentimentu asko dauzkat nerekin
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-10-06 Iurreta Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza
Irailean egutegia
zabaldu gendualarik
bi egun markau genduzan morez
bat be ez galtzeagatik.
Hondarribira ta Iorretara
kuadrillan joan ginalarik
batetik ere ez gendun alde
malkoari eutsi barik
baina batean pozez izan da
ta bestean minagatik. (bis)

Hondarribian alde ta kontra
mugitzen baitzan haizea
egun bakarra ta bi alarde
ta biek nahi jarraitzea
kale izkinetan emakumeak
eta elkar epaitzea
plastiko beltzak atera eta
parekoak iraintzea
gizonezkoekin nahikoa ez ta
geure artean etsaitzea. (bis)

Eta Sanmigel egunez hemen
plazan geunduen adi-adi
emozinoa igertzen jakon
plaza bueltan jendeari
neskak lehenengoz Dantzari-dantzan
kriskitinekin saltari
nahiz aurten marka jarri deutsagun
danok egutegiari
hainbat arinen itxi deiola
salbuespen izateari. (bis)