Bertsos - View details   To know more about this section

2018-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Imanol Uria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Lizardi Saria (42. 2018. Zarautz)
Performance
2018-09-07 Zarautz Sariketa
Conductor
Zarauzko Bertso-Eskola (Motxian)
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Uria, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gorriak ikusi zenituen, baina ez duzu mendekatu nahi.

Description

Melody
Norbere mundu intimo
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2018-09-07 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Imanol Uria

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Uria
Oroitzen dut gaztaroan
nola nindoan klasera
aurpegian garau pila
ta Pokemonen bisera.
Izaeraz umil samar
isila bai, baina zera
ez tratatzeko moduan
egin zidaten antzera
ikastolatik atera
eta berriro atzera
negarrez zenbat alditan
itzuli nintzen etxera! (bis)

Nahiz eta institutoan
ingurua bete etsaiz
esan bezala negarrez
nahiz ta etxera joan maiz.
Zorionez aldatu ta
hortik irten nintzen garaiz
gaur aipatzen badidate
azkar aldatu ohi dut gaiz
eta lanera joaten naiz
benetan umore alaiz
eta orduko lagunen
umeen irakasle naiz. (bis)

Mendekuaren lekuan
izango dut hutsunea
ez nuke gura zigortu
tokatu zaidan umea
baina hori bai egingo
dut nire iraultza xumea
gurasoekin bilera
ta heldu denean unea
esan diot aurpegira
galduta begirunea:
”Lasai ni ez naiz izango
zu bezain putakumea”. (bis)