Bertsos - View details To know more about this section
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Haritz Mujika, Felix Zubia
Bertsoa entzun |
2019-09-14 Oñati Txapelketa [Bertsoa] / Haritz Mujika, Felix Zubia
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
F. Zubia:
Lehenbizi entsalada
ta gero segida
karta hontan euskerak
nun dauka kabida?
Arrazoia dezula
ondo nabari da
baina ingurutara
jar zaitez begira:
euskeraz ez dakiten
txinatarrak dira.
H. Mujika:
Ba, nik nahiago joan
hala’re kalera
badaudelako beste
milaka aukera
beraz, altxa gaitezen
ta hemendik atera
euskaraz ez dakien
txinatarra bera;
gazteleraz ederki
ikasi dute ba!
F. Zubia:
Herri hontan erderaz
egiten da dena
horixe da kalean
ikusten detena
kontu hau aldatzeko
badegu ahalmena
ez ote da hobea
laguntzearena?
Geronek itzultzea
litzake onena.
H. Mujika:
Hortarako tarterik
ez zen aurrez edo
hau ikusita jada
nago bero-bero
eskubide urraketa
baita egunero
baino ados naiz tratu bat
burutu ezkero
faktura ordaindu gabe
joango gera gero.
F. Zubia:
Beraz fakturan doa
guk itzuli aina
hitzetan joan bedi
janaren ordaina
hizkuntza batek bere
hartzen du tamaina
kolpeka ikasten da
batzuetan baina
irensteko bakarrik
ez dela mingaina.
H. Mujika:
Hainbeste negozio
ta hainbeste diru
ta gu orain beraien
arauen gatibu
euskeraz ez daki ta
zu zera testigu
edo itxuraz behintzat
itxura hori du
“zenbat da?” Ederki asko
ulertuko digu.