Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa
Gai-emailea
Oiarbide, Eresti
Bertsolaris / Authors
Akizu, Maialen
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Enpresa bateko bi kide zarete. 61 urte bete berri dituzue eta enpresak
aurrejubilatzeko aukera eskaini dizue. Zu, Mantxi, prest zaude eskaintza
onartzeko. Maialen, ordea, ez.

Description

Melody
Ama Birjina Erkudengoa I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-09-15 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Okindegian berrogei urtez
zenbat lan eta komeri
sartu goizeko laurak aldera
ta ezin bela eseri
dudarik gabe eskeintza ona
iruditu zait hau neri
bihar biziko geran jakin ez
ta zertan lanean segi.

M. Akizu:
Ni seguru naiz segiko dezu
zuk bizitzaren aldapan
enpresa honek irabaziak
ezin islatu soldatan
diru beltzean kobratu nahi ta
segurantza baten faltan
gustora hartu behar det baina
ez edozeinen baldintzatan.

Mantxi:
Baina beltzean zertan kobratu
hobe da izan noblia
gure soldata urte askoan
izan baita dotoria
jubilatzea dudarik gabe
degu aukera hobia
ze deskantsuak ezin du izan
gatzik gabeko ogia.

M. Akizu:
Gatzik gabea izanagatik
ogiak berean dirau
enpresa hontan lehen hamar ginen
gero sei eta orain lau
enpresetan da langileria
zapaltzea euren arau
alfonbra gorri bat jarri arren
kaleratze hutsa da hau.

Mantxi:
Gozatu zazu behingoz bizitzaz;
ez al da hala komeni?
Esan bezela berrogei urtez
aritu gera zu ta ni
ta falta diran beste lau urte
zertan enpresai eskaini
behingoatik izan gaitezen
geure buruen legami.

M. Akizu:
Ogirik gabe bere horretan
badaukat mami ugari
hala ta guztiz egin ditzagun
behar hainbeste eskari
nere arrazoiak igual aitzaki
dira –ez, ez daukat argi–
akaso beldur gehiegi diot
ezer ez egiteari.