Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Gorka Maiz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-09-22 Zumaia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Gorostarzu, Iñigo "Etxorde"
Maiz, Gorka
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aitona-bilobak zarete, Gorka biloba eta Iñigo aitona. Zuri, Gorka, bere ezkontzarako gonbidapen txartela eman dizu gaur Iñigo aitonak.

Description

Melody
Lagundurikan danoi II
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-09-22 Zumaia Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Gorka Maiz

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


G. Maiz:
Baserrira juten naiz
eunero-eunero
aitonak sortzen ditu
hainbeste endredo
beida horrelakorik
ez nuen espero
seigarren aldie o
bado honezkero
eta biloba oaindik
daukezu soltero.

I. Gorostarzu:
Ez nintzen gogoratzen
ta nauzu nahasi
lehenengoaz ahaztuta
bainengoen kasi
baina zuk ere hobe
dezu azkar hasi
nahi zaitut ondotikan
mugituarazi
gainera badaukazu
nundikan ikasi.

G. Maiz:
Lehenago Margarikin
gaur Anastasikin
etxen ze ein behar degu,
aitona, zurekin?
Gustora juango naiz
nahi badezu jakin
zuri txikitxo eindako
traje dotorekin
ta eliza ni jungo naiz
bi eraztunekin.

I. Gorostarzu:
Martxan jarria dezu
beraz ikasketa
eraztunak hartuta
elizako buelta
sarreran jarri eta
ipini arreta
egizu batentzako
hautu gogoeta
Anastasiak biloba
asko ditu eta.

G. Maiz:
Ordun joan beharko naiz
dotore eta fin
horrela ibiltzen naiz
ni’re aldin-aldin
elizaz ezkontzen da
aitona Gabirin
ta gero banketea
daukagu Liernin
txin-txin egingo degu
azkena izan dedin.

I. Gorostarzu:
Maite ez dedan hitza
da Gorka “azkena”
jarraitzeko nahi nuke
nik nere baimena
ikusi gaur datorren
ai gonbidapena
izena soilik Gorka
ipintzen duena
ea hurrena jarri
leiken bigarrena.