Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Mikel Tapia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-09-28 Zumarraga Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Elustondo, Nerea
Tapia, Mikel
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Orain dela bi urte, zuk, Mikel, hondoa jota, Nerea terapeutarengana jo zenuen. Gaur, ondo sentitzen zarela eta, terapia-prozesua bukatutzat emateko eskatu diozu Nereari. Ez zaio egokia iruditzen.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Mikel Tapia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Tapia:
Langabezian gelditu nintzen
ta ia jo nuen behea
eta hamaika hilabetetan
ein didazu mesedea
astero-astero hona etortzez
aspertua naiz ordea
mesede earra egin didazu
ta eskerrik asko, Nerea.

N. Elustondo:
Nere kontsulta etorri zinen
suizidatzear zeundela
ta horri buelta eman genion
nerez bai baitet nibela
zuk badakizu gu biotatik
jakintsua ni naizela
ondo zaudela uste arren zuk
badakit hala ez dela. (bis)

M. Tapia:
Egia da, bai, azkenaldian
galduta neukan algara
baino ekinez zure lanean
guztia didazu alda
suizidatzeko punttuan nengon
hori egia da, hara!
Kuota ordaintzen segitzea’re
ia suizidioa da.

N. Elustondo:
Ni’re ez naiz odol urdinekoa
ia bada ze arraio!
Erdi prezio egingo dizut
zuk hala badezu nahio
ondo zaudela ni konbentzitzen
alperrik hainbeste saio
horrek badauka bere izena:
espejismo deitzen zaio. (bis)

M. Tapia:
Espejismoa esan dezu ta
utzi nauzu txuri-txuri
hemen jarrita gaude parean
dirudinez aditu bi
kuota uztea erabaki det
ta ikusten zaitut urduri
oain mesede nork eiten dio
zuk neri edo nik zuri.

N. Elustondo:
Mesedea da alde bikoa
hala izaten da berez
ta ordainketa kontuarekin
zu ez itsutu mesedez
hemen zure zai izango nauzu
ia bi urtetan legez
zure esku dago erabakia
hona etorri ala ez. (bis)