Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-09-28 Zumarraga Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Izagirre, Iñigo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Suhiltzailea zara. Saiatu arren, ez zara garaiz iritsi.

Description

Melody
Beste bateko inularretan
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-09-28 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Izagirre

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jende behartsua bizi da hemen
askoren zero gunea
keak ta garrak hartu dute gaur
horma hauen hutsunea
nahiz ta lanean ohituta egon
ez naiz tipo immunea
eta grabatu zait gaur hementxe
igaro dudan unea
nere eskutan hartu dudana
bi hilabeteko umea. (bis)

Arnasa ematen saiatu gera
ez beldur, ez erreparo
baina gaixoak irentsi ditu
gaur kezko hamaika trago
nere buruai kolpeka eta
galduta nago zeharo
egoera hauek bizitzera ni
oso nazkatuta nago
irudipena daukadalako
azkena ez dela izango. (bis)

Inguru hontara begiratuta
nola izango da azkena?
Egurrezkoak egoitza pila
ze argindar sistema
auzo hontako jendeak badu
bizitzen ere problema
Foru Aldundia edo Udala
zein da ardura duena?
Ni bakarrikan ez naiz izan gaur
garaiz iritsi ez dena. (bis)