Bertsos - View details To know more about this section
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Iban Urdangarin
Bertsoa entzun |
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran, Iban Urdangarin
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
B. Iguaran:
Gure semiai emanagatik
bion artian babesa
inglesarena nere iritziz
ez da gauza aldrebesa
nunbait entzunda behin baino gehio
azaldu du interesa
jolas eginez ohartzerako
ikasiko du inglesa.
I. Urdangarin:
Gure semea sartu nahi dezu
ingles kontuen tartean
ta zergatik ez musikan edo
beste erako artean?
Ez al da hobe orain bezela
pelotan edo parkean?
Umeak ume izan behar du
ahal duen bitartean.
B. Iguaran:
Pelotan ere jarrai dezala
nola onartu bestela?
Umeak ume izan behar du
nik uste det zuk bezela
ordubete bat eaman dezagun
bera xuabe horrela
ta ez badabil esango digu
gustora ez dabilela.
I. Urdangarin:
Aurrera horrela estu hartzeak
neri ez dit egin grazi
bizitza hontan ez baita dana
galdu edo irabazi
etxe askotan ikusi det hau
aukeran gehitxotan kasi
gu egiteko gai ez garena
haurrari eginarazi.
B. Iguaran:
Hain altu eta hain serio zu
ez zera hasi xuabe
nere iritzian segi behar det
kontu honetan hala’re
etxe askotan ikusi dezu
eta hori gure alde
ahalegintxoa egin dezagun
extremora eaman gabe.
I. Urdangarin:
Alperrik gabiltz gure etxetik
mundua zuzendu nahian
negun mendian ibiltzen gera
ta udaran berriz plaian
segi dezala orain bezela
inozentzia alaian
ta lasai egon ikasiko du
tokatzen zaion garaian.