Bertsos - View details To know more about this section
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
Bertsoa entzun |
2019-10-19 Andoain Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Iguaran
Stanza name:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Umiak ikusi arren
jolas garaian kantari
gure eskola honetan
bada arazo ugari
lehen bistadizo baten
nahiz eta ez dan nabari
jendiaren kejetara
nola jarri naizen adi
lehen ume bakarra gendun
jada ehun eta hamabi
ta emaila bialiyot
bihar hitzeiteko argi (bis)
gure jangeletan jana
ematen dun enpresari.
Erabakia nahiz ez dan
inorrentzat atsegina
urtetan ibili baita
hemen enpresa berdina
nik nahiz eta ez daukadan
berez oso mingain fina
atzo’re ekarri zuten
puria zegoen mina
eta hau mejoratzeko
egin behar ahalegina
osasuna jokuan ta
hola jarraitu ezina (bis)
aldatu beharra dago
orain degun katerina.
Eskolatik ikuste’ida
sarri larrian txerriak
edota baserritarrak
han makurtuta gerriak
lanak hartzen dituztenak
sarri ikeragarriak
eta gehienian gaude
kanpora beira jarriak
nahiz euren alde maiz bota
izan diran aldarriak
kilometro zerorako
hartuko ditut neurriak (bis)
estimatuko baitegu
bai guk ta bai baserriak.