Bertsos - View details   To know more about this section

2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Haritz Mujika

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-10-20 Irun Txapelketa
Gai-emailea
Narbaiza, Iban
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Mujika, Haritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Anaiak zarete. Zuen amak sare sozialetan kontua irekitzeko laguntza eskatu dizue.

Description

Melody
Dozena bat bertso berri A
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-10-20 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Haritz Mujika

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


H. Mujika:
Etxeko andre izana
beregain zeuzkan bi zama
orain kolpetik aldatu zaigu
ta ze panorama!
Facebooka ta Instagrama
egin nahi omen du dana
eskutatikan ziharo juten
ari zaigu ama. (bis)

A. Laburu:
Hara goizero-goizero
sukaldian bi bezero
ta mikroondasa jartzeko ere
problema dik edo
jakingo dek honezkero
ezin besterik espero
gero laguntza biharko dula
ia egunero. (bis)

H. Mujika:
Hasi da portatilean
gero besteak sailean
ta semeok, bueno, hementxe
postura zailean
tabletean, mobilean
ea hurrengo hilean
jakin nahi nuke ze argazki jartzen
duen perfilean. (bis)

A. Laburu:
Perfila edo eskela
jakin berdina ez dela
amari hori azaldu behar
diogu bestela
baina, Haritz, dena dela
egin dezagun horrela
ta Facebooketik esango ziguk
“Agin, jaso gela!”. (bis)

H. Mujika:
Gelan zenbat zirrikitu
ta haiek ixtera abitu
ta amak baietz presio hori
erabat haunditu
gu hontan gera bi urritu
eta ez zaite harritu
amak gu baino “me gusta” gehio
pilatzen baditu. (bis)

A. Laburu:
Arrazoi dek ia-ia
orain gure komeria
zein izan leiken bazekiagu
hori dek egia
egiten zidak grazia
gurdia eta iria
gero kontutan hartu bihar dek
aitan inbidia. (bis)