Bertsos - View details   To know more about this section

2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Gurrutxaga, Iñaki
Iguaran, Oihana
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Oporretara elkarrekin joateko plana egin duzue, eta hegazkinean bidaiatuko duzue. Maletarik ez fakturatzea erabaki zenuten. Oihana, Gurruk eskatu dizu bere gauza batzuk zure maletan sartzeko, ez duela lekurik eta.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga, Oihana Iguaran

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran:
Ai, gure erabakiak
badakartza bueltak
alperrik bulto txiki
asmoz ariketak
noski tokirik ez du
ja zure maletak
beharrezko al ziran
pistinako aletak? (bis)

I. Gurrutxaga:
Aukera edukita
batek daki, aizu!
Laguna laguntza eske
arrimatu zaizu
nereak berez badu
horrenbeste pisu
lekua eduki ta
zer inporta dizu? (bis)

O. Iguaran:
Nik ondo egin baitet
estutze formula
baina zuk hori ez dezu
zainduko sekula
badakit ikusita
motxila mardula
gantzontzillo bakarra
hartuko zendula. (bis)

I. Gurrutxaga:
Egin izan ditugu
hainbat bidai ear
eskarmentua degu
mundu hontan zehar
galtzontzillo kontutan
horrenbeste near
Kubara joateko
ez det gehio behar. (bis)

O. Iguaran:
Bai, arrazoia dezu
baietz han egosi
nik behintzat badakartzat
nahiko krema dosi
bueltarako bidaia
nahi det baina josi
han behintzat souvenirrik
ez zazu erosi. (bis)

I. Gurrutxaga:
Lehen asko irtetera
ez nintzen ausartzen
baina bidai kontua
hasi zait gustatzen
nahiz ta, Oihana, biok
alkarrekin goazen
bueltatuko naizenik
ez det ziurtatzen. (bis)