Bertsos - View details   To know more about this section

2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-10-27 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Iturriotz Etxaniz, Amaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Famatua zara. Bada urte erdi inork ez dizula deitzen elkarrizketarik egiteko.

Description

Melody
Norbere mundu intimo
Stanza name
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-10-27 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz

Stanza name:  Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bertsolari ona naiz ni
mikroa edo papela
taberna zein gaztetxea
bertso-eskolako gela
urteak pasatu ditut
fama hartu dut horrela
baina dena aldatu zait
nola ba segi bestela?
Ahaztu da telebista
egunkaria bezela
sei hilabete baitira
plazatan ez nabilela. (bis)

Goxokitan oroitzen dut
fama horren iragana
kotxea hartzea eta
asteburutako plana
orain, ordea, beste bat
dut eguneroko lana
nere beharretan dago
txikia edo laztana
honek urrutiratzera
ezinbestean narama
ez baitakit nola izan
bertsolaria ta ama. (bis)

Orain titia eman ta
gero ohean naiz etzan
parkera joateko ere
aspaldi nago perezan
hau ez zen nik nahi nuena
badut aski kontraesan
eta ez naiz geldituko
deus ere egin gabe kexan
antolatuz jardungo naiz
molde berrien defentsan
hurrengo belaunaldiak
berdina bizi ez dezan. (bis)