Bertsos - View details   To know more about this section

2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-11-02 Azkoitia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Akizu, Maialen
Labaka Mayoz, Ane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok telebista-produktora bat duzue. Zuk, Maialen, uste duzu programetara etortzen diren gonbidatuei ordaindu egin behar zaiela. Anek, ordea, ez.

Description

Melody
Beste bateko inularretan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-11-02 Azkoitia Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka Mayoz

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Akizu:
Telebista da gure lekua
ta programa klasikoa
Gure Kasa da gaztearentzat
eredu eta ohikoa
nahiko bagenu hau izatea
euskalduna, kritikoa
zerbaitengatik gera ETBn
telebista publikoa. (bis)

A. Labaka:
Publikoaren albo kalteak
daramatzat barrenean
eta kaosa ezingo degu diruz
jarri ordenean
ezingo degu ondo ordaindu
norbait etortzen denean
langileontzat ere baldintzak
duinak ez direnean. (bis)

M. Akizu:
Baldintza eza baina ezin da
ipini gure baldintzan
ondo dakigu hamaika kate ze
itxuratan dabiltzan
pentsa ezazu Arnaldo Otegi
zein Xabier Amurizan
gure hitzak ta gure ereduak ezin
du debalde izan. (bis)

A. Labaka:
Debalde ez da ta horregatik
badauka inportantzia
uler dezaket barru-barruan
Maialen, zure antsia
kobratu gabe egindakoak
du balio erantsia
gure herria aberastea
hori da militantzia. (bis)

M. Akizu:
Militantziak baina behar du
bere hitza, bere plaza
ta badakigu euskaldunontzat
ezer ez dela jolasa
Jaurlaritzari eska daiogun
hark emateko arnasa
ezin delako desberdin jardun
arituta gure kasa. (bis)

A. Labaka:
Gure Kasa nahiz beste programak
bete gonbidatu progrez
ahal bezela zaintzen ditugu
nahiz izan baldintza pobrez
deitutakoan argi esaten det
konpleju guztiak gordez
eta bakoitzak hauta dezala
etorri nahi dun edo ez. (bis)