Bertsos - View details   To know more about this section

2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-11-17 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Etxetik irteten ari zinela, besotik heldu dizu.

Description

Melody
Maitasuna izan leike
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-11-17 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hamasei urte beteta
denak nerabeak gara
ta etxeko kontuekin
nazkatuta nago jada
“norekin irtengo zera?”
eta “noiz helduko zara?”
nere askatasunak nunbait
egiten diete traba
etxe hontan hiru lagun
gaude bertatik bertara
baino hemendik banua
ez dakit nora, ba, hara (bis)
etxe deitzen zaio baino
gurea inpernua da.

Beti hainbeste galdera
ta ez naute uzten paken
beti zer egin, nora jun
aldiro dute esaten
maleta bete-betea
hemen det etxeko aten
orain libre izango da
lotuta zegona katen
amak besotik heldu dit
ta negarra begi tarten
nahiz seme bat joatea
ez den errexa izaten (bis)
libre izan nahi det eta
ama utzi’dazu joaten.

Etxe hitzak bere baitan
ditu hainbat zirrikitu
ta orain artean hemen
ez naiz gustora aritu
kanpon bizitzeko badet
ustez nahikoa meritu
nahiz aita ta ama lehen
kolpera diren harritu
hirurok etxe honetan
ezin geranez kabitu
maleta egin ta norabait
egin behar det abitu (bis)
sarri distantziak gauza
guztiak konpontzen ditu.