Bertsos - View details   To know more about this section

2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Azpiroz Iztueta, Asier
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek bizilagunak zarete, eta txandaka garbitzen dituzue eraikineko eskailerak. Zuk, Asier, dagokizunean, hiru orduko garbiketa sakona egiten duzu. Alaiak, ordea, ordu laurdenean egiten du.

Description

Melody
Igaran egun batez
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Alaia Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Azpiroz:
Elkarbizitza ez da
batere erreza
neri Alaiak sortu
dit kriston estresa.
Zure estiloa da
benetan espresa
hastea kosta baina
bukatzeko presa.

A. Martin:
Bizi etsai naiz eta
bizilagun nintzen
baina ez zaitez hasi
alperrikan mintzen
ni saiatzen naiz ertzak
fintzen eta fintzen
nire hilabetetan
justu ez da zikintzen.

A. Azpiroz:
Asko zikintzen da, bai
baina zu nagitu
lau hanketan jarrita
behar da aritu
txukun utzi dezunik
ez zait iruditu
hor beheko zokaloa
ez dezu garbitu.

A. Martin:
Badut eskotxbritea
badut likidoa
eta besoetan dut
sasoi solidoa
zokaloko hostoana
a ze enbidoa!
Propio utzi nahi nion
udazken giroa.

A. Azpiroz:
Jo ba oraindik degu
udazken hasera
ta ez nuke heldu nahi
neguan sartzera
dena garbitzen horren
azkarra bazera
etorri behar dezu
zuk nere etxera.

A. Martin:
Zure etxean hainbeste
festa ta antzerki
planinga segi zagun
lehengoa sinpleki
nik ez badut garbitzen
ondo ta ederki
hilabetero lasai
garbi zazu beti.