Bertsos - View details To know more about this section
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2019-11-24 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Stanza name:
Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lo nengoela nabaritu det
linterna baten islada
ta bat-batean gure atzetik
Guardia Zibilen ilara
biak batera nahastu zaizkit
ausardia ta ikara
eta lasterka abiatu naiz
inguruko menditara
hamar migrante goaz taldean
korrika hona ta hara
burua argi baina bihotzak
barruan zenbat taupada!
Harrapatu ta botako naute
berriro Nigeriara
ta gelditzeko modu bakarra
geldi ez egotea da.
Nik desertua igaro nuen
ta hasi nintzen argaltzen
itsas arteko olatuetan
apaltzen eta apaltzen
Europa amets haundi bezela
hala zitzaidan azaltzen
orain zalantzan nago ordea
hura hobea ez al zen
paperik eta lan merkaturik
neretzat ez da zabaltzen
noan lekura noala ere
agudo naute zapaltzen
denbora galtzen ari naizela
nahiz sarri didaten saltzen
nere atzetik dauzkadan hauek
sekula ez dute galtzen.
Ta igaro det hango baratza
eta hemengo soroa
Irungo plazan bukatu arte
nere ihesaldi zoroa
ikara degu ameslariak
bezatzeko metodoa
gizon bat dator jertsean dauka
ONG baten logoa
eta esan dit omen daukala
ni babesteko gogoa
nere izena hor galdetu dit
“nongoa zera, nongoa?”
Malko txiki bat irten zait eta
hor bertan jo dut hondoa
bi kontinente igaro ditut
baina ez naiz inongoa.