Bertsos - View details   To know more about this section

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Maia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Maia, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Biok lan egiten duzuen enpresan, lehen sorospeneko ikastaro bat antolatu dute lanorduetatik kanpo. Zuk, Jon, ez duzu ikastaroan parte hartzeko asmorik. Aginek, ordea, izena eman du.

Description

Melody
Beti penetan beti penetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Jon Maia

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Hemen lotua sentitzen naiz ni
ia esklabu bat bezain
ze ikastaro ta kunplimentu
ta aholku merke on line
gure lan honek sekula ez du
ez txalo eta ez ordain
nagusiaren ardura dena
ez det hartu nahi nire gain.

A. Laburu:
Lan egiten det fenwickian ta
lan egiten det katuan
halaxe jarri zigutelako
enpresako kontratuan
ikastaro bat egin beharra
ordutegitik kanpuan
nere laguntza nahiko dek gero
ordua heldutakuan.

J. Maia:
Nik laguntza nahi ez dudanikan
ez det sekula esaten
arriskuaren aurrean nabil
beti azkazalak jaten
hiru lankide joan zaizkigu
abendura artean aurten
ta ikastaroak jartzen dituzte
eskuak garbi ditzaten.

A. Laburu:
Sindikalista izan haiz beti
ta segi zak hortan bapo
nik ikastaro hau egingo dit
ondo dakik zertarako
pasa ditugu hamaika kezka
ta isuri hainbat malko
istripu asko gertatzen baita
hemen ta hemendik kanpo.

J. Maia:
Baina gurekin ez da jarriko
obra honen kapataza
hortik zintzilik jartzea, berriz
ez da batere erraza
ta nik etxera bueltatu nahi det
bizirik ta nire kasa
arnasa ez da arnesa eta
arnesa ez da arnasa.

A. Laburu:
Nola ibiltze haizen al daukak
teilatuetan ahaztua
obrako lanak beti uzten dik
mundu hontan arrastua
hik juan nahi dek toki guztitan
panfletoz ta orraztua
hurruna behintzat lot zak arnesa
ta behintzat jaztak kaskua.