Bertsos - View details   To know more about this section

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (11. 2019)
Performance
2019-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Adingabeen zentro bateko arduraduna zara. Langileak behar dituzue, baina inork ez du zuenean lan egin nahi.

Description

Melody
Bizkorra ez naiz baina badaukat
Stanza name
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu

Stanza name:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Begirada bat ezkutatua
edo ahopeko burla
mundu guztiak norantza hortan
jartzen ote du brujula?
Motxila haundi bat daukate haurrek
ezin da ahaztu sekula
baino motxila nola kentzen dan
zeinek ta nola kalkula
beti bera pelikula (bis)
inork gainera etorri nahi ez
hau da hau karga mardula!
Esan beharrik ez dute noski
traba egiten degula. (bis)

Batak bestea tira dezake
ta batak bestea bultza
zentroan dena orekatu nahi
burua eta gorputza
desberdina da kultura eta
desberdina da hizkuntza
nik eskeintzen det esku bat eta
eskeini nahi det hezkuntza
hori baita gure funtsa (bis)
halere inor ez da etortzen
mundu hortatik honuntza
eta nik biak behar nituzke
bai lana ta bai laguntza. (bis)

Hipokresia izanagatik
gure gizarteko gaitza
beti berdina ez da izaten
jasotzen degun emaitza
bakardadea senti daiteke
diskriminazio latza
baino harrera zentrotan ere
zein dan daukagun ardatza
denak horretantxe datza (bis)
zurien mundu honekin nahiz ta
sarritan egin zalantza
jende on asko badago eta
ez det galdu esperantza. (bis)