Bertsos - View details To know more about this section
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
| Bertsoa entzun | 
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
		
				
				Stanza name: 
		Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Muxu bat, Azpi, zurekin
nahi nuen hemen abestu
biba Beñat ta milesker
gaur nola nauzun babestu
bertso hau bihurtu nahi det
esker onen manifestu
zenbat ukabil, belarri
oin punta ta zenbat esku
zaila da zaintza bihurtzen
txapelketaren kontestu
gorantz bultzatu nauzue
sentitutakoan estu (bis)
azpian sare bat dunak
jausteko beldurrik ez du.
