Bertsos - View details   To know more about this section

2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-01-06 Ondarroa Jaialdia
Conductor
Urkiri, Bikain
Bertsolaris / Authors
Artetxe, Miren
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ze polita itsasoa, bera bezalakoa izan nahi dut. Haserre, triste edo pozik, itsasoa beti itsaso.

Description

Melody
Gogoan daukat ez du aspaldi
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Artetxe

Bere kresal ta bere olatu
bere zipriztin ta gandu
inoiz bareegi baldin badago
edo inoiz indarrik badu
itsasoa da beti itsaso
izaera bere kargu.
Gu ere hala ibiltzen gara
gure mareen esklabu
eta gustatu ala ez gustatu
gu ere beti gara gu. (bis)

Batzutan hain huts egoten gara
ta itsasoa horren bete!
Hari begira umiltasunez
ere maiz jantzi gaitezke
gu ere hala batzutan eman
ta batzutan indar eske
gure premia, gure grin eta
ahalegin eta neke
batzutan harro egoten gara
ta bestetan ez hainbeste. (bis)

Itsasoko ze soberakin du
gure biziko hondartzak?
Gure bizitzak biak baititu
larrosak eta arantzak
zenbat alditan zapuztu ditu
marejadak esperantzak?
Denetik baitu gure bizitzak
une goxo eta latzak
baina eskerrak barealdia
ekartzen duen ekaitzak. (bis)