Bertsos - View details   To know more about this section

2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (35. 2019. Bilbo)
Performance
2019-05-04 Bilbo Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Etzi bost hilabete Jon Lopategi joan zitzaigula. “Jonek plan bat zeukan” izenburua zuen artikulua idatzi zenuen zuk BERRIAn. Zein zen Jonen plan hori?

Description

Melody
Hil da Canovas fuera Canovas I
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

People
Lopategi, Jon

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-05-04 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Iturriaga

Jonek barriro eroango nau
berbak berbari lotzera.
Bere aziertua: ez eban lan ein
sekula epe motzera
gaztetxo artean ez egoan ezer
bere ekintza hortxe da
taldea handi bat elkartu eban
eta taldea osotzera
izar bila ez zan joan, joan zan
unibertso bat sortzera.

Eta ez zeukan mundua alde
giroa ez egoan bero
hamaika neska eta mutiko
hartzen gintuen astero
ta beste batzuk hortxe ebizan
euren eztabaidan edo
bertso eskolak zer sortzen duen
ze bertsolari jenero?
Bertsolariak jaio egin behar dau
baina egin eiten da gero.

Bere eskutik pasatakook
bete doguz gero plazak
hain “naturalak” ez izan arren
bai izan gara kapazak
ta ondorio bat itxi deusku
gure maisu handi baltzak
behin txapelketan ebali eban
amaiera hori deritzat:
denborarekin ikusten dira
gizon handien emaitzak.