Bertsos - View details   To know more about this section

2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia
Conductor
Loinaz, Uxue
Bertsolaris / Authors
Labaka Mayoz, Ane
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Iraia Iparragirre auzokidea Realeko jokalaria da, eta Erreginaren Kopa irabazi berri du bere taldearekin. Omenaldia egingo zaio hemen, auzoan, eta zuk bota behar dituzu bertsoak. Iritsi da unea.

Description

Melody
Gure aurreko guraso zaharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Oso dotore prestatu zuten
zuentzat futbol zelaia
kopa haundi bat eskuratzeko
iritsi baitzen garaia.
Granadaraino animatzera
horren kuadrilla alaia
zuek pitzatu zenutelako
han kristalezko sabaia.
Zuekin oso harro gaude gu
bejondeizula Iraia!

Ez da alperrik horrenbeste lan
hainbeste izerdi usai
Zubietara entrenatzera
itzuli zerate lasai.
Aste batean hainbeste foko
zuek txapeldun, zuek guay.
Hilabetean kobra dezazun
besterikan ez nuke nahi
erregin batek bezainbeste ez
gizonezkoek beste bai.

Granadakoa historikoa
izan zen ta zenbat neke!
Baina batzutan foko bakarrak
izaten du nahiko epe.
Realitatera itzuli eta
berriro hemen zaudete.
Zuri ta zure taldekideei
hala esan nahi nieke:
segi horrela neska gazteen
eredu zuek zarete.