Bertsos - View details   To know more about this section

2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Gabilondo, Nahikari
Mendiluze, Aitor
Proposed topic
Oso maiteminduta zaudeten bikote hasiberria zarete. Baina badago zerbait zu, Aitor, molestatzen zaituena, eta ez dakizu nola esan. Kontua da jateko edo edateko zerbait behar duen galdetu aldiro, ez duela ezer behar esaten dizula Nahikarik, baina gero zuretik hasten da. Gaur ere izozkia nahi duen galdetu eta ezetz esan dizu. Zu jaten hasi zarenean, zuretik jaten hasi da.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Aitor Mendiluze

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze
Ai, maitea, laztana
neurez ez naiz kexu
baina zerbait dedala
pentsa dezakezu:
nere mokauei beti
kendu nahi diezu
nere dieta zaintzeko
egiten al dezu? (bis)

N. Gabilondo
Neri zure dieta
berdintsu zait hara!
Zaren bezelakoxe
nahi baitzaitut jada
zu ukitze hutsarekin
hau da hau zirrara!
Zuk probatutakoa
askoz hobea da. (bis)

A. Mendiluze
Hori egia bada
lazatana, maitea
harrituta naukazu
nahi det esatea:
nik probatuta bada
hain gustoz betea
ez al zen errexago
muxu ematea? (bis)

N. Gabilondo
Oso lotsatia naiz
jar zazu arreta
muxu emango dizut
bai, baina gordeta
zure izozkiari
hastea kolpeka
zuri muxu ematea
bezala da eta. (bis)

A. Mendiluze
Ai maitea, laztana
ze muxu luzeak!
Dira ia arnasa
bezelakoxeak
baina izozkian gaude
txarrera paseak
bat asetzen da eta
bestea goseak. (bis)

N. Gabilondo
Halakorik ez esan
egizu mesede!
Helatuai kolpeka
ez nabil hain trebe.
Zerbait gehiago nahi det
orain alafede!
Erabat asetuta
ez nago ni ere. (bis)

A. Mendiluze
Erdi aseta beraz
kezkatu xamarrik
maitea ez zeneukan
esana bakarrik.
Konpartitzeak berez
ez du ezer txarrik
baina ez da muturrera
eraman beharrik. (bis)

N. Gabilondo
Puskaren bat kentzeko
badet nahiko truko
beti goserik zaude
zeu zara lekuko.
Dena ez da horrela
zertan egin uko?
Lasai ez zaitut eta
zu konpartituko! (bis)

A. Mendiluze
Ai maitea, laztana
ze goxo ta ze guay!
Osorikan zuretzat
behar al nauzu bai?
Beste dena erdi bana
bai, bale baina ai!
Barkatu gaur gauean
ez det afaldu nahi. (bis)

N. Gabilondo
Orain artean dena
laztan eta larru
noski hasi berritan
halaxe behar du
baina orain badezu
hainbeste amarru
zer egingo didazu
hamar urte barru? (bis)

A. Mendiluze
Ba hori jakiteko
badago aukera
ez da izango noski
gu bion kaltera
zer gertatuko ote dan
hamar bat urtera?
Behingoz izango degu
nork bere platera. (bis)

N. Gabilondo
Orain eman nahi eza
dezu parez pare
hasi berritan hori
denez horren grabe
denboran aurrera egin
nahi det nik hala’re
ordun geratu baietz
postrerikan gabe! (bis)