Bertsos - View details   To know more about this section

2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-08-04 Larraul Jaialdia
Conductor
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Bertsolaris / Authors
Ibarzabal, Nerea
Zubeldia, Iker
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok guraso berriak zarete, eta familia inguru lasai batean hazteko etorri zineten Larraula. Plaza bueltan bizi zarete. Bederatzi hilabeteko ume ederra daukazue. Kontua da orain dela lau bat hilabete Larraulgo elizako ordularia konpondu duela Udalak eta berriz ere kanpaiak jotzen hasi dela, ordubetero eta ordu erdiro bi aldiz, goizeko 8etatik 10ak arte. Nerea txoratzen dago, kanpai hotsak bakea transmititzen dio, juxtu berak asko estimatzen duen herri txiki bateko giroa sortzen dio. Iker, amorra-amorra eginda, bihar udaletxera joatekotan da kexa jartzera.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-08-04 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Iker Zubeldia

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Kanpaien soinu hotsa
ezagutuz aurten
ze bake eta ze poz
hark eman dezakeen
horrela ohartzen naiz
burura eramaten
ze denbora damagun
zoriontsu izaten. (bis)

I. Zubeldia
Egunen berrehun aldiz
nolako sorpresa!
Sortzen dit amorrua
sortzen dit estresa
hori kentzen ausartzen
ez bada apeza
su-kanpaia joko du
azkeneko pieza. (bis)

N. Ibarzabal
Hainbesterako ere
ez da izango tira!
Erromantikoa da
jarrita begira
hark duen tin-tin hotsa
ta bere dizdira
igual aurten zikoinak
etorriko dira. (bis)

I. Zubeldia
Ia hartuta nago
suak eta garrak
haundiak direlako
kanpaien indarrak
ta orain berriz zikoinak
ze notizi txarrak!
Nahiko lata ematen zun
auzoko oilarrak. (bis)

N. Ibarzabal
Zure garraxiekin
egin zuen alde
berria zara eta
ibil zaitez xuabe.
Horrela badakigu
ze ordu parez pare
eta mugikorrera
begiratu gabe. (bis)

I. Zubeldia
Berdin ordu erdia
edo ordubete
lata ematen dula
konturatu zaite.
Ulertu zazu neska
arren nolabait’e
apaiz kanpai joleak
ez ditugu maite. (bis)

N. Ibarzabal
Apaiz kanpai joleak
txarrak beharbada
baina zu ze garaitan
kateatu zara?
Bi mila ta hemeretzi
heldu denez jada
hemen mekanismoa
automatikoa da. (bis)

I. Zubeldia
Ia sufritu degu
herrian nahikoa
agur zuen eliza
apaiz ta Jainkoa.
Herri hau utzi eta
banoa kanpoa
hondauta omen dago
Asteasukoa. (bis)