Bertsos - View details   To know more about this section

2019-08-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolaritzaren Udako Ikastaroak (2. 2019. Donostia)
Performance
2019-08-23 Donostia Berezia
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Miren
Ibarzabal, Nerea
Iguaran, Oihana
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Bi nerabe zarete. Zelaian etzanda zaudete, zerura begira; zerua garbi egon arren, laino batzuk badaude, eta haiei begira. Nagusitan izan nahi duzuenaren formak ikusten ari zarete.

Description

Melody
Zeruari begira
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-08-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Ibarzabal
Lainoak hasten dira
ertzetatik puzten
gero desagertzen ta
gero pisuz husten
ez dakit ze seinale
ematen dituzten.
Nik hor untxiak baino
ez ditut ikusten. (bis)

M. Amuriza
Untxieri begira
gaude gu halan be
hodei trinko-trinkoak
daude parez pare
ni naiz bada ispilu
efektuan jabe
horrelakoa naiz ni
baina orraztu gabe. (bis)

N. Ibarzabal
Jarraitzen ari gara
hegazkinen xenda
ta zenbatuz ditugun
ametsen zerrenda
ez dut argi ikusten
zeruan hemen ba
kazetari izatea
nola islatzen da? (bis)

M. Amuriza
Ni lauso nago eta
zu oso nabarmen
atera zigarroa bat
ta hartu atseden.
Putz eta putz uztai bat
egingo dut hamen
eta ea zure untxiak
zeharkatzen daben. (bis)

N. Ibarzabal
Untxiak salto egin du
horra bapatean
zure uztai txuria
du esku artean
gure notak badira
karreran kaltean
kontratau ahal gaituzte
zirkoren batean. (bis)

M. Amuriza
Asko ta asko dira
gu bezalakoak
zelaietan behetik
gora etzandakoak
hor doaz abioiak gu
lez arin askoak
hain gutxi iraungo al du
gure arrastoak? (bis)

N. Ibarzabal
Arrasto denak joan
daitezke amaitzen
amaierak tristetzen
edota alaitzen
normala egotea
gu lainoak zaintzen
lurrak ezer hoberik
ez badu eskaintzen. (bis)

M. Amuriza
Poetiko jartzeak
neska zer dakarren!
Zu zaude gori-gori
azal eta barren
lainoak zaintzen omen
zaude, arren, arren!
Ni nengoen eguzki
pixka’t hartzearren. (bis)