Bertsos - View details   To know more about this section

2019-09-09 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2019-09-09 Zizurkil Jaialdia
Conductor
Alkorta, Igotz
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
30 urte bete berri dira aurtengo uztailaren 3an Lazkao Txikik ispilu bati askoren gogoan dauden bertsoak kantatu zituenetik. Zuetako batzuk, eta seguru adin batetik aurrerakoek behintzat, gogoan izango dituzue. 30 urte geroago, Amets, zer esango diozu ispiluari?

Description

Melody
Lurraren pean sar nindaiteke
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2019-09-09 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus

Ez dut emango Lazkao Txikik
eman zuen erantzunik
baina nik nitaz pentsatu gabe
ez dut pasatzen egunik
baina ez dut inoiz azal konturik
ez pentsamentu lizunik
eta kristalak ez du ematen
naizenaren oihartzunik
ispiluari begiratuta
beste bat ikusten dut nik.


Ni herenegun hain iletsua
ilea kopetan barna
atzo pixka bat mozten hasia
soiltzen hasia ai ama!
Gaur begiratzen baldin badiot
kokots aldean lau kana
hortaz aparte zimurrak eta
ubelguneak andana
baina bizitza nire barruan
beste hari batek darama.

Gaur egun dena da gorputz kulto
eta muskuloak erre
azalez oso brillante egon
eta kirolean arre!
Ispiluari begiratuta
beti flasha aurrez aurre
baina ni horko kristal pitzatu
horrek uzten nau haserre
hik ustez nitaz badakik baina
ez dakik nitaz ezer´e.