Bertsos - View details To know more about this section
2019-10-24 Iruñea Sariketa [Bertsoa] / Irati Majuelo
Bertsoa entzun |
2019-10-24 Iruñea Sariketa [Bertsoa] / Irati Majuelo
Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
I. Majuelo
Institutoa da eremu bat
denok izateko aske
baina askotan kartzela hutsa
ere hark eman dezake
Txominek burla eta irainak
zenbat min ta zenbat kate!
Hamalau urte ez ditugu ta
jadanik ez dugu gazte.
Ahotsa altxa ta irakaslea
igual abixa nezake
baina hala’re gerora bueltan
niri egingo didate.
Krudelak dira Aitor ta Mikel
Mirari eta Isasi
nahiz ta eskolan txikitatikan
gu batera ginen hazi
Txomin ezberdin delako hortan
nahiko lukete ahantzi
ta bazterrera ta marginera
horrela bultzatzen hasi
baina norbera altxa behar dela
behin nuenez nik ikasi
lau lagun gaizto galduko ditut
eta on bat irabazi.